Gabriel Ortiz de Caicedoren eta Ana de Aranaren hilobia
Gabriel Ortiz de Caicedoren eta Ana de Aranaren hilobia
1578an, Gabriel Ortiz de Caicedo legelari ospetsuak Sorkundez Garbiaren kaperaren patronatua bereganatu zuen. Handik gutxira, esparru hori handitzeko lanak hasi zituen, eta alabastrozko hilobi bat eraikitzeko agindu zuen. Hilobian, Gabriel Ortiz de Caicedoren eta haren emazte Ana de Aranaren irudiak ageri dira, erdi-puntuko arkudun horma-hobi batean, aldare moduan jarrita dagoen gurutze baten aurrean. 1594. urte inguruan egin zen, kartelako inskripzioak dioenaren arabera. Senar-emazteak garaiko modan jantzita daude: janzkera soila daramate, bikotearen estatus soziala erakutsi bai, baina gehiegizko luxurik gabe agertzea helburu duena, hilobi-monumentu bat dugula kontuan hartuta. Multzoaren erremate gisa, ertz kiribileko kartela bat dago, barruan urre-koloreko letra larritan idatzitako inskripzio bat duena, Bibliako 34 (33), 21 salmotik aterata: “Jaunak hezur guztiak zaintzen dizkio, bat bakarra ere ez diote hautsiko”. Ez dakigu nor den hilobiaren egilea, baina Gabriel Ortiz de Caicedok gortean egiten zituen egonaldietako batean enkargatuko zuen, seguru asko. Oso litekeena da Kristoa eta kartela Esteban Velasco eskultore gasteiztar ospetsuak eginak izatea.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968 p. 105.
REDONDO CANTERA, M.ª José. El sepulcro en España en el siglo XVI: tipología e iconografía. Madrid: Ministerio de Cultura, 1987.
ECHEVERRIA GOÑI, Pedro L. “Renacimiento”, En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997. p. 318.
MARTÍN MIGUEL, María Ángeles. Arte y cultura en Vitoria durante el siglo XVI. Vitoria-Gasteiz: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1998, pp. 321-324.
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Fundación de la capilla de la Concepción de la catedral Santa María de Vitoria”, Ars Bilduma, n.º 2, 2012, pp. 15-34.